MARKESINA

WELCOME TO MY SPACE

TIM O'REILLY

Posted on 3:49


Tim o’Reilly, Irlandan jaio zen, Corke herrian zehatz mehatz, 1954 an.
Software askearen aldekoa izan da, Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea eta Perl Lengoaiaren garapenean parte hartu zuen pertsona da.

Harvard-eko unibertsitate garrantzitsuan ikasketak burutu zituen eta graduatu ondoren ,internetean eta informatikan interes handia piztu zitzaion. 1992an The Whole Internet User’s Guide& Catalog argitaratu zuen, interneteko munduari erreferentzia egiten ziona.

Beste lan batzuk argitaratu ditu, web sozial honen jakinbeharreko guztiak azalduz. Horretaz gain, O’Reilly, O’Reilly Mediako (editoriala) zuzendaria da. Askok eta askok idazle hoberenetarikoen artean kokatzen dute. Bere bloga, O’ Reilly Radar deitutakoa, teknologia berrietan agertzen diren tendentzia berri guztiak ulertzeko iturri paregabea da.

Bestalde, Tim O’Reilly etorkizuneko teknologietan oinarritutako teorietan sakondu egin da. Izan ere, bere ustez, oraindik askok etorkizun hori deskubritu eta disfrutatu behar dugu, hurrengo bideoan esaten digun moduan.

">


TIM O REILLY_REN WEB ORRIALDEA:
http://tim.oreilly.com/

Posted in

0 Response to "TIM O'REILLY"

Publicar un comentario