MARKESINA

WELCOME TO MY SPACE

Prometeus the media Revolution

Posted on 10:24


Prometeus The Media Revolution izeneko bideo honek, komunikabideek jasaten ari diren eta jasango duten iraultzaren berri ematen digu.
Bideoak azaltzen duenaren arabera, mundu berri honenganako hurbilketa Interneten sorrerarekin batera hasten da. Pixkanaka-pixkanaka komunikabide era arruntak zaharkiturik gelditzen dira eta hauekin loturiko guztia desagertuz doa, hau da, telebista, irratia, egunkaria... bezalako hedabideak alde batera uzten dira, eta Interneten bidez filmak eta telebista kateak ikusteko, egunkariak irakurtzeko, beste pertsona batzuekin harremanak edukitzeko.... aukera ematen da gizarte berri honetan.

Teknologia berrien garapena oso arina izan dela argi ikus daiteke bideo honetan. Orain arte, telesailak, filmak, egunkariak edo dena-delakoak ikusteko aparailu fisikoak erabili izan baditugu ere, etorkizun berri honetan hori guztia desagertu egingo da. Antza denez, telebistak eta irratiak desagertu eta ordenagailuak sekulako indarra eta garrantzia lortuko du, edoizein gauza egiteko erabiliko dugularik.
Aurrean aipatutako guztiak, teknologia berriak garatzearekin batera, guk geuk ere hauetara egokitzea eta haiekin batera garatzea dakar.

Niri dagokidanez, aldaketa honek lan handia suposatuko duela uste dut, irakaslearen ikuspuntutik,erabiltzen ikasteaz aparte, haurrei mundu "berri" honetara ohitzen eta murgiltzen irakatsi beharko diegu, baina beti ere, arriskuak zeintzuk diren azalduz eta nolabaiteko ziurtasuna bermatuz. Horregaitik, irakasleon zeregina zailtazunez beterik ikusten dut.

Aurreko ildotik jarraituz, Prometeus delako mundu berri honetaz hitz egiten dugunean, gizarteak aldaketa berri hauetara egokitu beharraz berba egiten dugu.
Egia da, gizarte honen garapena ezinbestekoa dela bizirauteko, eta ni garapen honen aldekoa naiz. Baina, hala ere, uste dut, kontuan hartu beharrekoa dela, oraindik ere gizarte honetan badirela Teknologia Berriak oso ondo ezagutzen ez dituzten eta hauek erabiltzen ez dakiten hainbat pertsona, baita hirugarren munduko zenbait herrialde oraindik ere ez dutela Teknologia berri hauetara eskuratzearen aukerarik .

Horregaitik, gizarte honetako partaideak diren pertsona horientzat ere, irtenbideak bilatzea ezinbestekotzat aurkitzen dut.

Informazioaren gizartea eta Hezkuntza

Posted on 9:49


Gaur egun Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu masiboan kontsumitzen dira (ekoizpen eta trukeari bitartez), sistema honi Informazioaren gizartea deitu egin zaio. Informazioa sortzen, partekatzen eta prozesatzen da baliabide tematikoen bitartez edonork, edonon eta edonoiz erabilita.
Etengabe aldatzen den gizarte honetan, teknologiak ete aldatzen dira eta teknologia berrien eragina gure eguneroko bizitzan isladatzen da, izan ere, informazioko eta komunikazioetako teknologiaren eta gizartearen aldakuntzen arteko loturak berebiziko garrantzia du. 1980-tik aurrera Software eta Hardware-ean izan ziren tecnología aurrerapenak Informazioaren Teknologiaren lehendabiziko zabalkundea ekarri zuten. Honekin, Informazioaren gizartea guztiz arrunt eta ohikoa bihurtzen ari da, leku askotan hitz egiten baita egongo diren aldakuntza tekniko eta sozialez.
Hau esanda, nire uste apalean informazioaren gizarteak bizimoduaren aldaketa dakarrela, eta edozein aldaketara moldatzeko bezala, denbora behar dela aldaketa honetara moldatzeko. Argi dagoena, aurrerapen honek ere kalte egin dezaketela: egun adibidez, ezkutitzen esentzia galdu egin da, orain e-mailen bidez komunikazteko ohitura hartu dugu, eta nire ustez, hau ez da egokia, horrela eskuen manipulazioa galtzen baitugu.
Laburbilduz, gauze guztiek daukatu bere alde ona eta bere alde txarra, eta nahiz eta alde negatiboak eduki, Informazioaren gizartean murgilduta egoteak onurak ere dakartzala, teknologien aurrerapenak hainbat eta hainbait baitira.
Hemen uzten dut gizarteari buruzko artikulua informazio gehiago nahi izatekotan.